Hilabete honetan sukaldaritza alde batera utzi dugu eta eskulanen mundu sortzailean murgildu gara. Buztinezko masa txuria erabiliz, forma ezberdinetako piezak sortu ditugu lehendabizi, ondoren pieza horiek kolore biziko tenperak erabilita margotu egin ditugu eta azkenik brillantina pixka batekin apaindu. Baina tailerra ez da honekin amaitu, korapiloak egiteko trebezia landuz pieza bat bestearekin lotu dugu koloretako zinta erabilita, modu honetan hainbat elementu desberdinez osatutako apaingarria lortuz.
ArgazkiakLehen hiruhilekoari amaiera emateko festa eder batekin itzuliko gara datorren hilean.