Pasa den larunbatean 2018ko ekintzei amaiera emateko Gabonetako Festa izan genuen. Festak 3 ordu iraun zuen eta denetik egiteko aukera izan zen. Arratsaldeko lehen zatian, Christmas erraldoi batzuk margotu genituen denen arteko, elkarlana ardatz hartuta. Bigarren zatian, jolasean aritu ginen eta festari amaiera emateko berriz, askari goxo bat dastatu ahal izan genuen. Etxera joan aurretik ordea, denontzako Gabonetako sorpresa txiki bat prestatu genuen, laster ikusi ahal izango dena.
Aurtego ekintzei eman diegu amaiera, baina 2019an bueltan izango gara ekintza gehiagorekin.