Aurten ere lehen hiruhilekoari amaiera emateko gabonetako festa antolatu dugu. Festak 3 ordu inguruko iraupena izan du eta denetik egin dugu, lehenengo tartean magia ikuskizun txiki batez gozatu ahal izan dugu, ondoren jolas batzuk egin ditugu eta askari goxo bat jateko prestatu gara. Behin tripa ondo beteta, beste jolas batzutan aritu gara, musikaz gozatzen genuen bitartean.
Aipatu behar dugu gainera aurtengo festa solidarioa izan dela eta bildu dugunaren erdia donatzeko izango dela.
Aurtegoak eman duena hau izan bada ere, urtarrilean itzuliko gara tailer gehiagorekin.
Argazkiak