2017ari bukaera emateko pasaden larunbatean gabonetako festa izan genuen JAIKIn, HH3-LH3 tarteko 84 umek hartu zuten parte bertan. Festa arratsaldeko 4:30etan hasi genuen eta meriendatzeko ordua iritsi arte Klotilda pailazoaren bisita izan genuen. Ederki pasa genuen bere txiste, truko, globo eta dantzekin. Klotilda agurtu bezain pronto, meriedatu egin genuen eta jolasean hasi ginen etxera iristeko orduak jo zuen arte.

Lagun artean arratsalde entretenigarria pasa ahal izan genuen eta urteari amaiera borobila eman genion.

Hemen dituzue ikusgai larunbateko argazkiak.

Gabon zoriotsuak igaro ditzazuela eta urte berri on!!!

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies