Pasaden larunbatean ere tailerra izan genuen, baina oraingoan sukaldaritza alde batera utzi eta eskulanetan aritu ginen. LHkoek bi tailer egin zituzten, alde batetik hainbat koloretako hama beads-ak erabilita beraun gustuko irudiak osatu zituzten, ondoren imana jarriz etxeko hozkailuak apaindu ahal izateko. Eta bigarrena kaxatxoak apaintzea izan zen, HHkoek ere hortan jardun zuten. Kaxatxoak apaintzeko hainbat elementu desberdin erabili zire, botoiak, koloretako papeltxoekin egindako bolatxoa, kolore desberdinetako brillantinak… Gainera kaxatxoak pertsonalizatu ahal izateko bakitzari bere izen jarri zitzaien.
Hil honetan eskulanetan jardun bagara ere, datorren hilean beste zerbaitekin itzuliko gara.
Argazkiak