Oraintsu eman diegu hasiera ikasturte honetako larunbatetako tailerrei. Lehenengo hilabete honetan sukaldean aritu gara, zehazki esanda gozogintzan.
Ohikoa den moduan bi postre egin genituen, alde batetik, gurin, gaileta eta txokolatezko piruleta gozoak eta bestaldetik fruta eta yogurtez osatutako etxeko kopak.
Lagunartean gustora pasa genuen goiza eta labanarekin gure trebezia ere landu genuen.
Hemen dituzue tailerreko argazkiak.
ArgazkiakHurrengo hilean beste zerbaitekin itzuliko gara!