Urte berriko lehen tailerra sukaldaritzakoa izan dugu, oraingoan ere jaki gosoak prestatzen saiatu gara, baina batez ere askari ordurako egokiak direnak eta nahiko osasuntxuak. Fruta hartu dugu oraingoan oinarri gisa, banana eta marrubizko bi irabiaki goxo eginez. Irabiakiei kolore pixka bat emateko urdin eta arroxaz tintatu ditugu. Eta azkenik, gaileta batzuen laguntzaz baso batean txukun txukun aurkeztu dugu. Tailerrari amaiera emateko, irabiakiaren lagungarri gisa, meloi eta bananazko pintxoak egin digu.
Datorren hilean itzuliko gara beste tailer batekin!
Argazkiak