Pasa den larunbatean kurtso honetako azken sukaldaritza tailerra izan genuen. Orain arte batez ere gozogintzan aritu bagara ere, oraingoan gazitik jo genuen. Ume bakoitzak lau pintxo goxo osatzeko aukera izan zuen, alde batetik, hegaluze, mahonesa, jamon york eta binbo ogiz osatutako biribilkia, bestetik txaka eta mahonesazko tostadatxoak, txoriso, patata eta hanburgesas osatutako pintxo morunoak eta azkenik gazta eta mermeladazko deliziak.

Kurtso honetako azken sukaldaritza tailerra izan bada ere, kurtsoa amaitu aurretik izango dugu beste ekintzarik eta urrian ohiko tailerretara itzuliko gara berriz.

Argazkiak

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies