Pasa den larubatean, aspaldiko partez berriro ere sukaldaritza tailerra izan genuen, 56 lagun aritu ginen jo ta ke sukaldean, postre goxo goxo bat prestatuz, yogur tropikala, txokolatezko deliziekin hain zuzen ere.

Lehenik eta behin nahiko lan izan genuen gailetak xehe xehe egiten, ondoren xehetutako gailetei Maskarpone gazta gehitu genien, bolak egiteko moduko masa lortu arte. Behin masa prestatu ostean, hozgailuan sartu genuen, bolatxoak gogortu zitezen. Tarte horretan gure, txokolatezko delizientzat ontzia prestatu genuen, yogurta, zerealak eta melokotoia erabilita.

Behin bolatxoak prest zeundenean, txokolate berotan busti genien eta produktu desberdinekin apaintzeko aukera izan genuen, kakahuete xehetuak, txokolate xehetua, koloretako apaingarriak eta abar.

Goiz entretenigarria pasa genuen lagun artean eta nahiko lan izan bagenuen ere, azkenean emaitza politak lortu genituen, goxo goxoak.

Hemen ikus ditzakezue tailerreko argazkiak.

Konturatzerako abenduan sartuko gara eta ordurako ere sorpresatxorenbat izango dugu, beraz, adi egon!

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies